Miren

Miren du izena eta argazkizalea da oso: mota guztietako argazkiak eta selfiak egiten ditu. Gainera, posatzea gustatzen zaio eta, hori gutxi balitz, fotogenikoa ere bada. Aramaiokoa da. Eta begi bistakoa da: ez dago urrutira joan beharrik argazkiak egin eta ondo pasatzeko. Hona hemen Mireni egindako argazki sortatxo bat.