Quantcast

zuri-beltza

Erromako ikuspegiak

Erroma ikuspegi asko dituen hiria da. Baten batek esango lukeen moduan, ikuspegi askotariko hiria da Erroma. Antzinako eraikin historiko asko ditu, plaza ederrak eta filmetan beti agertu ohi diren kale, iturri eta ikuspegiak. Eta, izan, hala da. Baina Erromako ikuspegi guztiak ez dira glamorosoak, beharrik ere ez. Hiriak eta pertsonak antzekoak, dira, nondik begiratzen dituzun. […]

Miren

Miren du izena eta argazkizalea da oso: mota guztietako argazkiak eta selfiak egiten ditu. Gainera, posatzea gustatzen zaio eta, hori gutxi balitz, fotogenikoa ere bada. Aramaiokoa da. Eta begi bistakoa da: ez dago urrutira joan beharrik argazkiak egin eta ondo pasatzeko. Hona hemen Mireni egindako argazki sortatxo bat.