Quantcast

udalatx

Arrasate dorreko ikuspegiak

Aurrekoan esan bezala, Arrasaten bost etxe orratz daude, zein baino zein altuagoa. Goiko aldean terraza bana dute eta handik ikuspegi ederrak ikusten dira. Lehengoan BBVA dorretik ateratako argazkiak aurkeztu nituen. Oraingoan, Arrasate dorreko ikuspegiak. Hurrengo bilduma: Santa Ageda eskea. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola Bedoña San Andres Graffitiak Maritxu Kajoi (2009-2012) Maritxu Kajoi 2013 […]

Udalatx

Arrasate mendiz inguraturik dago. Alde guztietatik, gainera. Horixe da, hain zuzen ere, gurera bisitan datorrenari lehenengo-lehenengotik atentzioa ematen dioten gauzetariko bat. Izan ere, orografiaren malkarrak indar handia ematen dio Arrasateri, nortasun berezia. Arrasate inguratzen duten mendietan, ordea, bada bat besteen gainetik nabermentzen dena: Udalatx. Arrasateko paisaiaren osagarri garrantzitsua da Udalatx, beti begi bistan dagoen mendia. […]

Balkoi gorriak

Bolada ona dauka Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak. Azken bizpahiru urteotan galtzak bete lan dauka. Iazko urtean hainbat erakusketa egiteaz gainera, bere lan bat Eroskik Elorrion duen egoitzan jarri zuen eta beste bat Arrasateko LKS enpresaren egoitzan. Iñigo Arregiren eskultura asko moduan corten altzairuzkoak dira beren azken obra horiek. Gorri kolorekoak. Joan den astean, ordea, lan […]

Elurra

Hemen duzu argazki bilduma