Arantzazuko santutegia

Arantzazu auzoa (Oñati) eta inguruko parajeak ikusgarriak dira, zein baino zein ederragoa. Bertan santutegi bat eraiki zen XVI. mendean. Oraingo basilika, ordea, XX. mendekoa da. Santutegia ederra da. Baina niri neuri Jorge Oteizaren lanak gustatzen zaizkit gehien. Baita Nestor Basterretxearen kripta ere. Hemen duzu asteburu honetan Arantzazun ateratako argazki sorta txiki bat.