Santa Ageda bezpera Arrasaten 2020

Santa Ageda bezpera izan zen joan den asteartea, Arrasaten eta Euskal Herriko herri ugaritan baserriz baserri eta kalez kale kopla kantari ibiltzeko eguna. Eta, aurten ere hutsik egin gabe tradizioari eutsi diote Arrasateko Santa Ageda koruek, dotore asko abestuz egun osoan zehar. Hemen dituzu Santa Ageda bezperan aurten egindako argazkietako batzuk.