Quantcast

pays basque

Maritxu Kajoi 2013

Sustrai sakonak dauzka Maritxu Kajoi egunak Arrasaten, festa berria izanda ere. Aurten Maritxu Kajoiko komisiño berritua, gaztea, aritu da jaia antolatzen. 1977 urtean sortuta, aurten ere kaleek gainezka egin dute, jendearen emana handia izan da eta. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola auzoa Bedoña auzoa San […]

Graffitiak

Arrasatera etortzen diren pertsona asko jo eta harrituta gelditzen dira kaleen itxurarekin. Izan ere, mota guztietako aldarrikapenak, salaketak eta deialdiak ikusi daitezke gure kaleetako ormetan. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen duzu graffiti […]

Gatza: Begiradak

Begiek garrantzia handia dute pertsonen argazkietan, bai eta begiratzeko moduak ere. Argazkian pertsona bat baino gehiago denean, haien arteko harremana islatzen du begiradak. Hona hemen argazki sorta txiki bat, Gatzagan egindako argazki batzuk biltzen dituena.