Gatzagarrak hesiak berritzen auzolanean
Aurreko batean esan bezala bizirik dirau auzolanak Leintz-Gatzagan. Izan ere, herriko hainbat itxitura eta hesi berritzeari ekin diote, auzolanean ekin ere. Hori dela eta, duela aste batzuk esolak prestatu zituzten eta orain hesiak berritzen hasiak dira. Orain dela 25 urte auzolanean egindako hesia berritzen ageri dira gatzagarrak, Okondoko baserri ondoan ateratako argazkiotan.