Quantcast

mondragon

Lore gazteak, 50 urte

Duela 50 sortu zen Lore Gazteak dantzari taldea. Hori dela eta, joan den larunbatean hainbat ekitaldi izan ziren Arrasaten, urteurrena ospatze aldera. Eguerdian hasi eta ordubiak bitartean dantza ikuskizun polita izen zen Herriko Plazan. Bertan 250 dantzarik eta musikarik parte hartu zuten, 15 taldetan banatuta. Hona hemen Lore Gazteak dantzari taldeak eskaini zuen ikuskizuneko argazki […]

Maritxu Kajoi 2009-2013

Ostiral honetan Arrasateko txikiteroen jaia dela eta, hemen duzu aspaldi urteotan Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Garaia

Garaia edo Garaia berrikuntza-gunea. Horrela deitzen zaio Arrasateko Uribarri auzoan duela urte batzuk Mondragon kooperatiba taldeak sortutako enpresa-guneari. Hainbat enpresa kokatzen dira bertan, hala nola, Mondragon Unibertsitatea, LKS, Ikerlan, Edertek, galbaian… banaka batzuk baino ez aipatzearren. Garaia oso gune aproposa da argazkiak egiteko, inguruko parajeei —Udalatx, Anboto eta Murugain mendiak, esaterako— eta bertan kokatu diren […]

Izarra dorreko ikuspegiak

Etxe orratzen ikuspegien sortei bukaera emateko, hona hemen Izarra dorreko ikuspegiak. Hemen, berriz, gainontzeko etxe-dorreetako ikuspegiak: BBVAko dorreko ikuspegiak Arrasate dorreko ikuspegiak Txindoki dorreko ikuspegiak Eguzki dorreko ikuspegiak

Gure Esku Dago

Arrasateko Gure Esku Dago taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko bi ekitaldi antolatu zituen joan den asteburuan. Batetik, Erabagitteko Eskubidien Aldeko adierazpena aurkeztu zuen larunbatean Kulturateko kalistroetan. Ekitaldian arrasatear ugarik parte hartu zuen, bai eta adierazpena sinatu eta. Bestetik, Eskutik Eskura Eguna antolatu zuen igandean: goizeko 12:00ak aldera 800 bat lagunek giza katea osatu zuten, alde zaharreko […]

Eguzki dorreko ikuspegiak

Hona hemen beste etxe dorre batetik ateratako argazkiak: Eguzki dorreko ikuspegiak, hain zuzen. Etxe orratzen ikuspegien sortei bukaera emateko, hurrengo batean bilduma hau jarriko dut: Izarra dorreko ikuspegiak. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola Bedoña San Andres Graffitiak Maritxu Kajoi (2009-2012) Maritxu Kajoi 2013 Uribarri Udalatx Graffitiak (2) Kalea Santamasak 2005-2012 Santamasak 2013 Yolanda&Amanda BBVA […]

Arrasate dorreko ikuspegiak

Aurrekoan esan bezala, Arrasaten bost etxe orratz daude, zein baino zein altuagoa. Goiko aldean terraza bana dute eta handik ikuspegi ederrak ikusten dira. Lehengoan BBVA dorretik ateratako argazkiak aurkeztu nituen. Oraingoan, Arrasate dorreko ikuspegiak. Hurrengo bilduma: Santa Ageda eskea. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola Bedoña San Andres Graffitiak Maritxu Kajoi (2009-2012) Maritxu Kajoi 2013 […]

BBVAko dorreko ikuspegiak

Duela urte eta erdi inguru Arrasateko argazki bilduma bat egitea erabaki nuen eta dagoeneko sorta handi samarra osatu dut. Arrasateko auzo eta kale gehienetako argazkiak dauzkat eta oraindik argazkiak egiten jarraitzen dut, egunero bilatzen baitut txoko interesgarriren bat. Izan ere, ematen duen baino fotogenikoagoa da Arrasate, askoz fotogenikoagoa eta politagoa dirudiena baino. Aspaldi honetan hamaika aldiz […]

Santamasak 2013

Iaz moduan aurten ere santamasak jendetsuak izan dira Arrasaten, eguraldiak lagunduta. Hemen dituzu aurten santamasak, argazkitan islatuta.

Santamasak 2005-2012

Santamasak datozela eta, hemen duzu Arrasaten santamasetan ateratako argazki bilduma. Ondo pasatu.