Iñigo Arregiren erakusketa Kanbon

Donostia 2016 ekimenak eta Kanboko udalak antolaturik, Iñigo Arregi arrasatearrarren eskulturen erakusketa dago Kanboko Arnaga museoan. Urriaren 16a arte dago zabalik, eta tamaina handiko obrak daude ikusgai museoko lorategian, aire zabalean. Benetan merezi duk paraje paregabe horretan halako eskultura ederrak ikustea. Hona hemen erakusketako obren argazki sorta.