Quantcast

Euskal Herria

Graffitiak

Arrasatera etortzen diren pertsona asko jo eta harrituta gelditzen dira kaleen itxurarekin. Izan ere, mota guztietako aldarrikapenak, salaketak eta deialdiak ikusi daitezke gure kaleetako ormetan. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen duzu graffiti […]

Musakola

Musakola auzoa… edo herria? Musakola eta Zigarrola, bietara deitzen diogu Legargainetik aurrera Bergarara joateko bidean dagoen auzoari. Gaur egun oso auzo urbanoa da. Lehengo baserri asko desagertu dira edo etxe blokeen artean daude. Beste batzuk, berriz, mendi magaletan sakabanaturik daude. Hemen duzu iaz eta aurten Musakola hiri auzoan egindako argazkiekin osatutako bildumatxo bat. Hurrengo bilduma: […]

Gatza: Begiradak

Begiek garrantzia handia dute pertsonen argazkietan, bai eta begiratzeko moduak ere. Argazkian pertsona bat baino gehiago denean, haien arteko harremana islatzen du begiradak. Hona hemen argazki sorta txiki bat, Gatzagan egindako argazki batzuk biltzen dituena.