Maritxu Kajoi 2018
Aurten, beste behin, txikiteroen eguna ospatu dute Arrasaten, eguraldi ona eta giro are ederragoarekin. Hona hemen, Maritxu Kajoi 2018ko argazki sorta.
Aurten, beste behin, txikiteroen eguna ospatu dute Arrasaten, eguraldi ona eta giro are ederragoarekin. Hona hemen, Maritxu Kajoi 2018ko argazki sorta.
Hemen duzu Bergaran, Bidekurutzeta kalean, ateratako argazki sorta txiki bat, Ez dago urrutira joan beharrik proiektuaren barruan egindakoa. Hona hemen proiektu horretan argitaratutako argazki bildumak: Ez dago urrutira joan beharrik: Oñati Ez dago urrutira joan beharrik: Aramaioko Albina urtegia Ez dago urrutira joan beharrik: Bilboko Erribera Ez dago urrutira joan beharrik: Udalatx Ez dago urrutira […]
Urriaren lehenengo ostirala, horixe da Maritxu Kajoi festa egiteko eguna, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten. Aurten ere, goiz partean euri langarra eginda ere, kalez kale ibili naiz irudi bila. Hona hemen, bada, Maritxu Kajoi 2017ko argazki sorta.
Donostia 2016 ekimenak eta Kanboko udalak antolaturik, Iñigo Arregi arrasatearrarren eskulturen erakusketa dago Kanboko Arnaga museoan. Urriaren 16a arte dago zabalik, eta tamaina handiko obrak daude ikusgai museoko lorategian, aire zabalean. Benetan merezi duk paraje paregabe horretan halako eskultura ederrak ikustea. Hona hemen erakusketako obren argazki sorta.
Lau urtean lanean ibili eta gero, maiatzaren 28an liburu bat aurkeztu nuen, Leintz Gatzagako herritarrei ateratako argazkiekin egindakoa. Gatza du izenburua eta Leintz Gatzagako Udalak argitaratu du. Argazkiak nik neuk egindakoak dira, eta diseinua Garbiñe Beitiak. Bestalde, erakusketa txiki bat prestatu dut liburuaren osagarri moduan, tamaina handiko 30 argazkiz osatutakoa. Argazki horien anpliazioak Xabier Rezabal […]
Duela 50 sortu zen Lore Gazteak dantzari taldea. Hori dela eta, joan den larunbatean hainbat ekitaldi izan ziren Arrasaten, urteurrena ospatze aldera. Eguerdian hasi eta ordubiak bitartean dantza ikuskizun polita izen zen Herriko Plazan. Bertan 250 dantzarik eta musikarik parte hartu zuten, 15 taldetan banatuta. Hona hemen Lore Gazteak dantzari taldeak eskaini zuen ikuskizuneko argazki […]
Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.
Ostiral honetan Arrasateko txikiteroen jaia dela eta, hemen duzu aspaldi urteotan Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.
Etxe orratzen ikuspegien sortei bukaera emateko, hona hemen Izarra dorreko ikuspegiak. Hemen, berriz, gainontzeko etxe-dorreetako ikuspegiak: BBVAko dorreko ikuspegiak Arrasate dorreko ikuspegiak Txindoki dorreko ikuspegiak Eguzki dorreko ikuspegiak
Arrasateko Gure Esku Dago taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko bi ekitaldi antolatu zituen joan den asteburuan. Batetik, Erabagitteko Eskubidien Aldeko adierazpena aurkeztu zuen larunbatean Kulturateko kalistroetan. Ekitaldian arrasatear ugarik parte hartu zuen, bai eta adierazpena sinatu eta. Bestetik, Eskutik Eskura Eguna antolatu zuen igandean: goizeko 12:00ak aldera 800 bat lagunek giza katea osatu zuten, alde zaharreko […]