Quantcast

basque_kountry

Musakola

Musakola auzoa… edo herria? Musakola eta Zigarrola, bietara deitzen diogu Legargainetik aurrera Bergarara joateko bidean dagoen auzoari. Gaur egun oso auzo urbanoa da. Lehengo baserri asko desagertu dira edo etxe blokeen artean daude. Beste batzuk, berriz, mendi magaletan sakabanaturik daude. Hemen duzu iaz eta aurten Musakola hiri auzoan egindako argazkiekin osatutako bildumatxo bat. Hurrengo bilduma: […]

Txantxiku bat hegaz Aloña aldean

Konrado Oñatiarra da eta parapentean ibiltzea gustatzen zaio. Badira urte batzuk parapentean ibiltzen hasi zela. Aloña aldean ibili ohi da. Belarretik (922 m) egiten du salto. Haizeak nondik jotzen duen, Aloñaraino (1,248 m) igotzen da hegaz, han batetik bestera ibili eta Oñatiko Santa Luzia ermita (231) ondoan hartzen du lur. Beste batzuetan Arantzazu aldera egiten […]