Quantcast

arrasate

Santa Ageda bezpera Arrasaten 2020

Santa Ageda bezpera izan zen joan den asteartea, Arrasaten eta Euskal Herriko herri ugaritan baserriz baserri eta kalez kale kopla kantari ibiltzeko eguna. Eta, aurten ere hutsik egin gabe tradizioari eutsi diote Arrasateko Santa Ageda koruek, dotore asko abestuz egun osoan zehar. Hemen dituzu Santa Ageda bezperan aurten egindako argazkietako batzuk.

Maritxu Kajoi 2009-2018

Gero eta gutxiago falta da Arrasateko txikiteroen festarako. Giroa berotzen haste aldera, hona hemen aspaldi honetan Maritxu Kajoi egunean egindako argazkien bilduma.

Maritxu Kajoi 2018

Aurten, beste behin, txikiteroen eguna ospatu dute Arrasaten, eguraldi ona eta giro are ederragoarekin. Hona hemen, Maritxu Kajoi 2018ko argazki sorta.

Maritxu Kajoi 2017

Urriaren lehenengo ostirala, horixe da Maritxu Kajoi festa egiteko eguna, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten. Aurten ere, goiz partean euri langarra eginda ere, kalez kale ibili naiz irudi bila. Hona hemen, bada, Maritxu Kajoi 2017ko argazki sorta.

Maritxu Kajoi 2016

Bide luzea egin du Maritxu Kajoik 1977an txikiteroen festa sortu zenetik. Aurten, beraz, berrogeigarren aldiz ospatu da, eta, gainera, jai eguna izanda, kaleek gainezka egin dute, jendearen emana handia izan da eta. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Lore gazteak, 50 urte

Duela 50 sortu zen Lore Gazteak dantzari taldea. Hori dela eta, joan den larunbatean hainbat ekitaldi izan ziren Arrasaten, urteurrena ospatze aldera. Eguerdian hasi eta ordubiak bitartean dantza ikuskizun polita izen zen Herriko Plazan. Bertan 250 dantzarik eta musikarik parte hartu zuten, 15 taldetan banatuta. Hona hemen Lore Gazteak dantzari taldeak eskaini zuen ikuskizuneko argazki […]

Maritxu Kajoi 2014

Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.

Maritxu Kajoi 2009-2013

Ostiral honetan Arrasateko txikiteroen jaia dela eta, hemen duzu aspaldi urteotan Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Garaia

Garaia edo Garaia berrikuntza-gunea. Horrela deitzen zaio Arrasateko Uribarri auzoan duela urte batzuk Mondragon kooperatiba taldeak sortutako enpresa-guneari. Hainbat enpresa kokatzen dira bertan, hala nola, Mondragon Unibertsitatea, LKS, Ikerlan, Edertek, galbaian… banaka batzuk baino ez aipatzearren. Garaia oso gune aproposa da argazkiak egiteko, inguruko parajeei —Udalatx, Anboto eta Murugain mendiak, esaterako— eta bertan kokatu diren […]

Izarra dorreko ikuspegiak

Etxe orratzen ikuspegien sortei bukaera emateko, hona hemen Izarra dorreko ikuspegiak. Hemen, berriz, gainontzeko etxe-dorreetako ikuspegiak: BBVAko dorreko ikuspegiak Arrasate dorreko ikuspegiak Txindoki dorreko ikuspegiak Eguzki dorreko ikuspegiak