Quantcast

Latest Posts

Et Incarnatus Orkestraren kontzertua

Urtero bezala, Et Incarnatus Orkestrak, udako solstizioa dela eta, kontzertu polita eskaini zuen atzo, ekainak 22, Iraolako pagadian, Urkizu. Esperientzia polita musika eta natura maite ditugunontzat. Hona hemen bertan egindako argazki sorta txiki bat.

Oñatiko korpusak

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik, aldaketa batzuk izan dira baina: batetik, ez da izan ez prozesiorik, ez dantzarik kalean; bestetik, parrokiara meza entzutera joan diren pertsonak maskararekin egon dira; azkenik, aurten ez da izan urteroko “paparazzi” aldrarik kaleetan argazkiak zeri aterako. Nik neuk ere ez huts egin dut, eta ez naiz kamara […]

Gente

Jendea harat-honat, batetik bestera. Ezagun da argazkiok ez direla oraingoak, ez direla konfinamendu garaikoak, jendearen jarrera ikusi besterik ez dago. Beste garai batekoak dira, jendea kalean paseoan lasai ibiltzen zen garaikoak, inolako distantziarik eta ziurtasun neurririk bete beharrik izan gabe. Gente.

Erromako ikuspegiak

Erroma ikuspegi asko dituen hiria da. Baten batek esango lukeen moduan, ikuspegi askotariko hiria da Erroma. Antzinako eraikin historiko asko ditu, plaza ederrak eta filmetan beti agertu ohi diren kale, iturri eta ikuspegiak. Eta, izan, hala da. Baina Erromako ikuspegi guztiak ez dira glamorosoak, beharrik ere ez. Hiriak eta pertsonak antzekoak, dira, nondik begiratzen dituzun. […]

El Duende Azul

Bi lagun pasieran herriko plazan, bakar-bakarrik, zuhaitzaren itzala lagun. Usoak teilatuan geldi-geldi, begira. Halako batean, usoak izutu egin dira. El Duende Azul bertan da.

Miren

Miren du izena eta argazkizalea da oso: mota guztietako argazkiak eta selfiak egiten ditu. Gainera, posatzea gustatzen zaio eta, hori gutxi balitz, fotogenikoa ere bada. Aramaiokoa da. Eta begi bistakoa da: ez dago urrutira joan beharrik argazkiak egin eta ondo pasatzeko. Hona hemen Mireni egindako argazki sortatxo bat.

Santa Ageda bezpera Arrasaten 2020

Santa Ageda bezpera izan zen joan den asteartea, Arrasaten eta Euskal Herriko herri ugaritan baserriz baserri eta kalez kale kopla kantari ibiltzeko eguna. Eta, aurten ere hutsik egin gabe tradizioari eutsi diote Arrasateko Santa Ageda koruek, dotore asko abestuz egun osoan zehar. Hemen dituzu Santa Ageda bezperan aurten egindako argazkietako batzuk.

Maritxu Kajoi 2019

Aurten ere Maritxu Kajoi ospatu da Arrasaten, tradizioak ezarritakoaren arabera urriaren lehenengo ostiralean ospatu ere. Giroa ederra izan da eta jendearen jarrera ere bai. Hona hemen aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazki sorta.

Oporrak bizikletan

Aurten oporretan bizikletan ibili gara Ane eta biok. Bordeletik ipar aldera joan gara. Hona hemen bidean egindako argazkiak. Argazki horietako gehienak Anek egin ditu telefonoarekin. Orain dela bi urte ere bizikletan ibili ginen oporretan. Orduan Bordeletik Mediterranoraino, Narbona pasa eta hogeita hamar bat kilometrora dagoen herri txiki bateraiko, Port la Nouvelleraino, Canal du Midiri eta Canal […]

Maritxu Kajoi 2009-2018

Gero eta gutxiago falta da Arrasateko txikiteroen festarako. Giroa berotzen haste aldera, hona hemen aspaldi honetan Maritxu Kajoi egunean egindako argazkien bilduma.