Quantcast

Latest Posts

Albi aldea

Albi Tarn departamenduko hiriburua da. Tolosatik 60 bat kilometrora dago eta 52.000 biztanle inguru ditu. Hiri gorria deritzo. Izan ere, bere etxeetako eta, batez ere, Erdi Aroko katedraleko adreiluak gorri-gorriak dira. Kataroen hiriburuetako bat izan zen. Albi ondoan Erdi Aroko zenbait hiri eta herri dago, zein baino zen politagoa. Hemen duzu aurtengo udan Albi aldean […]

Ardoaren eta gaztaren eguna 2007

Hemen duzu argazki bilduma

Ardoaren astea

Arrakasta handia izan du Arrasateko Ardoaren asteak. Kajoi Tabernak antolatu du eta aurtengoa laugarrena da. Bestalde, iaz Ardoaren eta Gaztaren eguna antolatu zuen Kajoik, Mondra futbol taldearekin batera. Aurten bost upategi etorri dira Ardoaren astera, denak Errioxakoak eta oso goi mailakoak: Ysios, Campillo, Luberri, Velez eta Remirez de Ganuza. Zein baino zein hobea. Alde handia […]

Arrasate-Oñati lasterketa

Hemen duzu argazki bilduma

Aloñako igoera

Joan den igandean, apirilak 22, Aloñako mendi igoera izan zen. Hirugarren aldia zen lasterketa hori jokatzen zela. Aurten korrikalari askok hartu du parte, lasterketa oso gogorra den arren. Parte hartzaileetan emakumezko gutxi. Hala ere, lehenengo hirurak, behintzat, oso ondo sailkatu ziren. Nesketan Alizia Romerok irabazi zuen. Bigarren aldia da Aliziak Aloñako igoera irabazten duela. Bejondeiola! […]

Irribarrea

Hemen duzu argazki sorta

Zorionak, ama izango zara

Zorionak, ama izango zara Izenburu honekin liburua eta DVDa argitaratu ditu Debagoieneko Mankomunitateak, bailarako emaginek haurdun dauden emakumeei banatzeko. Liburuak bost gai jasotzen ditu: haurdunaldiko zainketa, erditze osteko zainketa, edoskitzea, masajea eta haurren zainketa. DVDak, berriz, gai praktikoen azalpenak eskaintzen ditu. Profesional askok hartu du parte Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuen ekimen honetan: Debagoieneko emaginek, MUGI […]

Hamarratza

Hamarratza. Holaxe esaten zaio Arrasate aldean armiarmari. Modu askotara esaten zaio armiarmari euskaraz. Debagoienean, esate baterako, izen hauek erabiltzen dira: hamarratza Arrasaten, miarma Bergaran eta armiarma Oñatin. Ondarroan marasma. Aramu ere erabiltzen da, ez dakit non baina. Amarauna, berriz, armiarma sareari esaten zaio Arrasaten. Miarmari ari esaten zaio Bergaran eta marasma sare edo marasma tela […]

Musuzikin

Musuzikin zuen izena. Lagun baten katua zen. Lagunak Enrique du izena eta Ansoko Magoria ostatuan bizi zen. Ostatuko jabea zen. Aspaldion ez naiz berarekin izan, baina oso opor politak pasatu nituen bere etxean. Argazkiko katua ez da Musuzikin, nik dakidala. Baina oso katu soziablea da eta kuskuseroa. Eskoriatzako Uritte baserrian bizi da. Iazko ekainean han […]

Ruper Ordorika

Hemen duzu argazki bilduma