El Duende Azul
Bi lagun pasieran herriko plazan, bakar-bakarrik, zuhaitzaren itzala lagun. Usoak teilatuan geldi-geldi, begira. Halako batean, usoak izutu egin dira. El Duende Azul bertan da.
Bi lagun pasieran herriko plazan, bakar-bakarrik, zuhaitzaren itzala lagun. Usoak teilatuan geldi-geldi, begira. Halako batean, usoak izutu egin dira. El Duende Azul bertan da.
Miren du izena eta argazkizalea da oso: mota guztietako argazkiak eta selfiak egiten ditu. Gainera, posatzea gustatzen zaio eta, hori gutxi balitz, fotogenikoa ere bada. Aramaiokoa da. Eta begi bistakoa da: ez dago urrutira joan beharrik argazkiak egin eta ondo pasatzeko. Hona hemen Mireni egindako argazki sortatxo bat.
Santa Ageda bezpera izan zen joan den asteartea, Arrasaten eta Euskal Herriko herri ugaritan baserriz baserri eta kalez kale kopla kantari ibiltzeko eguna. Eta, aurten ere hutsik egin gabe tradizioari eutsi diote Arrasateko Santa Ageda koruek, dotore asko abestuz egun osoan zehar. Hemen dituzu Santa Ageda bezperan aurten egindako argazkietako batzuk.
Aurten ere Maritxu Kajoi ospatu da Arrasaten, tradizioak ezarritakoaren arabera urriaren lehenengo ostiralean ospatu ere. Giroa ederra izan da eta jendearen jarrera ere bai. Hona hemen aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazki sorta.
Aurten oporretan bizikletan ibili gara Ane eta biok. Bordeletik ipar aldera joan gara. Hona hemen bidean egindako argazkiak. Argazki horietako gehienak Anek egin ditu telefonoarekin. Orain dela bi urte ere bizikletan ibili ginen oporretan. Orduan Bordeletik Mediterranoraino, Narbona pasa eta hogeita hamar bat kilometrora dagoen herri txiki bateraiko, Port la Nouvelleraino, Canal du Midiri eta Canal […]
Gero eta gutxiago falta da Arrasateko txikiteroen festarako. Giroa berotzen haste aldera, hona hemen aspaldi honetan Maritxu Kajoi egunean egindako argazkien bilduma.
Joan den larunbatean omenaldi beroa eskaini zien Araotzek auzoko nagusiei eta, bereziki, Maria Josefa Zumalde Zumalderi, aurten 100 urte bete dituela eta. Ikusi omenaldiko argazkiak.
Bizikletan ibiltzeko, gogoa baino ez da behar. Gogoa izateaz gainera, azpiegitura egokiak behar dira, jakina: bidegorri eta bizikletentzako aparkaleku egokiak, alegia. Kopenhagera joan besterik ez dago. Izan ere, Danimarkako hiriburuak bidegorri ugari dauka, 350 km, eta eta hiru pertsonatik bat bizikletan joaten da lanera. Badira beste hiri batzuk ere, Amsterdan esaterako, bizikletaren erabilera sustatu dutenak, […]
Aurten, beste behin, txikiteroen eguna ospatu dute Arrasaten, eguraldi ona eta giro are ederragoarekin. Hona hemen, Maritxu Kajoi 2018ko argazki sorta.
Gainean dugu berriro Maritxu Kajoi, eta bat baino gehiago hasita egongo da prestakuntzak egiten, non afaldu edo zer soineko jantziko. Ni neu ere, urtero moduan, banabil kamara prestatzen. Giroa berotze aldera, hona hemen aspaldiko hamar urteotan Maritxu Kajoi egunean egin ditudan argazkietako batzuk.