Baztan
Hemen dituzu aurtengo udazkenean Baztan aldean egindako argazki batzuk.
Hemen dituzu aurtengo udazkenean Baztan aldean egindako argazki batzuk.
Carl Milles (1875-1955) Suediako eskultore ezagunetarikoa da eta lorategia, Millesgården, haren obraren erakustokia, aire zabalean dagoena. Millesgården Lidingö irlan dago, Stockholm osatzen duten hamalau irletako batean. Carl Millesen obrak tamainu handiko piezak dira, gehienbat: estatua polikromatuak eta brontezko bustoak, Grezia Klasikoko eskulturetan oinarrituta daudenak. Oso famatuak dira Suedian eta Estatu Batuetan egin zituen iturri monumentalak, […]
Stockholm Suediako hiriburua da, bai eta Eskandinaviako hirigunerik handienetakoa ere. Stockholmeko metropoliak 2.500.000 bizilagun inguru zituen 2010ean eta horietatik 864.324 hirian bertan bizi ziren. Munduko hiribururik politenetakoa da eta Iparraldeko Venezia deitu ohi zaio. Izan ere, 14 uhartez osatuta dago, 53 zubiz lotutakoak. Stockholm Erdi Arotik izan da Suediako erdigune politiko eta ekonomikoa. XVII. mendean […]
Ardoaren festa izan zen Bordelen ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean. Hemen dituzu bertan ateratako argazkiak.
Kajoi tabernaren 25. urteurrena dela eta, Sabinak kontzertua eman zuen Arrasaten ekainaren 19an.Hemen dituzu Sabinaren kontzertuko argazkiak.
Joan den larunbatean Mery May abeslariak Arrasaten jo zuen, Governors taldearekin batera, Kajoi tabernaren 25. urteurrena dela eta. Hemen dituzu Mery Mayren kontzertuko argazkiak. Eta hemen, Governors taldearenak.
Joan den larunbatean Governors taldeak Arrasaten jo zuen, Mery May abeslariarekin batera, Kajoi tabernaren 25. urteurrena dela eta. Hemen dituzu Governosek emandako kontzertuko argazkiak. Eta hemen, berriz, Mery May abeslariarenak.
Zarimutz Eskoriatzan dago, herri gunetik hiruzpalau kilometrora, eta Leintz-Gatzarekin mugakide da. Gaur egun 60 bat biztanle ditu. Auzoko eliza oso polita da. Bertan antigualeko konfesionario bat dago eta sakristian meza-jantziak txukun-txukun gordetzen dituzte. Kanpandorrean hiru ezkila daude. Kanpai handiak hizki batzuk dauzka, erdi ezabatuta, eta ezin da irakurri testua. Bigarren kanpaiak bi zulo dauzka, gerra […]
Aurreko batean esan bezala bizirik dirau auzolanak Leintz-Gatzagan. Izan ere, herriko hainbat itxitura eta hesi berritzeari ekin diote, auzolanean ekin ere. Hori dela eta, duela aste batzuk esolak prestatu zituzten eta orain hesiak berritzen hasiak dira. Orain dela 25 urte auzolanean egindako hesia berritzen ageri dira gatzagarrak, Okondoko baserri ondoan ateratako argazkiotan.
Joan den ostiralean, maiatzak 11, garagardo dastaketa izan zen Arrasateko Kajoi tabernan. Afflingem garagardoa dastatzeko aukera izan genuen. XI. mendean hasi zen egiten Afflingem garagardoa Flandesko abadia batean. Beraz, tradizio handia daukan garagardoa da. Gaur egun, abadian bertan egiten ez bada ere, abadiako garagardo izendapena dauka, hau da, tradizioari loturiko goi mailako izendapena. Izan ere, […]