Quantcast

BBVAko dorreko ikuspegiak

Duela urte eta erdi inguru Arrasateko argazki bilduma bat egitea erabaki nuen eta dagoeneko sorta handi samarra osatu dut. Arrasateko auzo eta kale gehienetako argazkiak dauzkat eta oraindik argazkiak egiten jarraitzen dut, egunero bilatzen baitut txoko interesgarriren bat. Izan ere, ematen duen baino fotogenikoagoa da Arrasate, askoz fotogenikoagoa eta politagoa dirudiena baino.

Aspaldi honetan hamaika aldiz zeharkatu dut Arrasate, alderik alde, kamara eskuan. Bilaketa lan horretan etxe orratzek eman didate atentzioa eta horrek bultzatu nau Arrasateko etxe orratz garaiotatik argazkiak ateratzeko.

Arrasateko bost etxe orratzetako ikuspegiak jasoak ditut: BBVA eta Arrasate, Txindoki, Loramendi eta Eguzki dorreetako ikuspegiak, alegia. Denak dira ikusgarriak. Datozen asteetan ikuspegion argazki bildumak igoko ditut sarera. Hemen duzu bilduma horietako lehena, BBVA dorreko ikuspegien argazki bilduma.

Hurrengo bilduma: Arrasate dorreko ikuspegiak.

Aurreko argazki bildumak:

 

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude