Aspaldiko urteotan Arrasateko argazki asko egin ditut. Gehien-gehienak ekitaldi publikoetakoak edo jaietakoak (sanjuanak, santamasak, maritxu kajoikoak…). Iaz arte ez nuen beste argazkirik egiten. Iaz, ordea, Arrasate beste modu batera jasotzea erabaki nuen: Arrasateko kaleak eraikinak, lantegiak, paisaiak eta natura, alegia. Hortaz, bada, iaz eta aurten egindako argazkien bildumak argitaratuko ditut datozen hiletan. Hamabostean behin bilduma bat argitaratuko dut. Lehena, Arrasateko ikuspegiak dira, hainbat tokitatik ateratako ikuspegiak, ia menditik edo toki altu batetik aterata daude.
Hemen duzu, bada, Arrasateko ikuspegiak bilduma.
Hurrengoa, Zigarrola auzoko argazkien bilduma izango da.