Aurten ere sekulako eguraldia zegoela eta, ezin etxean geratu Maritxu Kajoi egunean. Aurreko urteetan baino jende gehiago edo gutxiago ibili den alde batera utzita, Arrasateko kaleak jendez gainezka egon ziren eguerditik aurrera. Dotore asko jantzita, gainera.
Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma, bai eta aurreko urteetakoak ere: 2009, 2010 eta 2011.
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.
Etiketak:
arrasate,
basque,
country,
dotore,
euskadi,
euskal,
glamourra,
herria,
jaia,
kajoi,
maritxu,
pays