Banatu ditugu sariak!

Dagoeneko banatu ditugu Udako Argazkien VIII. Goiena Lehiaketako sariak. Mikel Sedano Rueda oñatiarrak irabazi du lehen saria, Non dago ikurrina? argazkiarekin. Portugalen atera zuen hura. Bigarren saria Mireia Agirre Agiriano oñatiarrak eskuratu du, Vespan lau haizetara argazkiari esker. Italian atera zuen. Eta hirugarrena Garazi Olabarria Elizondo bergararrak irabazi du, Boliviako gatzaga argazkiari esker. Herritarrek euren botoekin Mikel Uribarren Borrego arrasatearraren Ur jauzia argazkia aukeratu dute. Eta botoa eman zutenen artean egindako zozketan, berriz, Igor Setien Arana bergararrak jaso du boto emaileentzako saria.

SARI NAGUSIA

sari nagusia

Mikel Sedano Rueda oñatiarrak irabazi du sari nagusia: Canon EOS 1100 D reflex argazki-kamera digital bikaina, KB Photoestudio argazki-dendak eta Canon etxeak eskainitakoa. Argazkiak Mikel Sedano KB Photoestudioko Idoia, Jon eta Bibirekin.

NON DAGO IKURRINA?

2. SARIA

bigarren Saria

Mireia Agirre Agiriano oñatiarrak irabazi du bigarren saria: bi lagunendako aste bukaera bateko egonaldia Kantabrian, Arrasate Bidaien eskutik. Arrasate Bidaietako Amanda Sanchezek eman zion saria.

Vespan lau haizetara

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude