Hainbat dira Anelkarrek urte hauetan zehar bultzatu dituen proiektuak. Senegalera, Kongora, Ekuadorrera, Brasilera, Uruguaira, Saharara eta Haitira bidali izan ditu diru laguntzak. Eta laguntza hauek beti ere herriko boluntarioekin batera bidaliak izan dira, horrela, laguntza iristen dela ziurtatzeko.