Ekintzak

Anelkarrek antolaturiko ekintzetako bat: Guatekea
Anelkarrek antolaturiko ekintzetako bat: Guatekea

Urte hauetan zehar herrialde pobretuei lagundu ahal izateko, herritarrengandik jaso dugun laguntza ezinbestekoa izan da, eta horretarako, hainbat dira burutu ditugun ekintzak. Besteak beste: Eskolako material bilketak, hitzaldiak, janari bilketak, bidezko merkataritzako produktuak saldu, Mundumiran parte hartu kamisetak eta txala saltzen, elkartasun festak antolatu, kantu afariak, sagardo festa, saskiak zozketatu, tonbola, euskal ezkontza antzeztu, Santa Ageda eskean atera, etab.

Honetaz gain, herriko hainbat enpresak, taldek eta partikularrek ere diru laguntzak eman dizkigute, eta horiek ere ezinbestekoak izan dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude