Aurten Anelkarrek hartu du abuztuaren 24ean, San Bartolome egunean, urtero egiten den sardina jana antolatzeko ardura. Hala, pasa den zapatuan 350 bat sardina erre eta banatu genituen, 17 bat kilo denera. 150 lagunetik gora hurbildu ziren herriko plazara sardinak jan eta, bide batez, euren elkartasuna erakustera.
Guztira 652 euro batu zituen Anelkarrek eta, gastuak ordaindu ondoren, 500 edo 520 euro geratuko direla kalkulatzek dugu Senegalen eta Kongon martxan dauden proiektu solidarioei laguntza emateko.
Argazkiak ikusi nahi badituzue, ondorengo loturan topatuko dituzue. Bestalde, hona hemen Goiena.net albistegiak egindako bideoa: