Anelkarrek elkartasun festa antolatuko du datorren zapatuan, maiatzaren 11n, Antzuolan. Bertan batutako dirua Kongora eta Senegalera bidaliko da.
Festa iluntzean izango da, Eskolako patioan, eta oraingoan musikarekin eta dantzarekin lotuta egongo da. Janaririk ere ez da faltako. Hala, 21.30etan afari solidarioa egingo da (15 euro) eta ondoren, 22.30etan, Patxi Montero dantza gidariarekin “Herrixa dantzan” saioan parte hartu ahalko dute dantzara animatzen diren denek.
Izen-ematea zabalik dago eta Itzar liburudendan edo Nerea drogerixan egin daiteke.
Animatu eta etorri dantzara!