Hitztroia

  • http://wwww.wordpress.org
  • Ahaztu protoiak, neutroiak, eta elektroiak. Quark-ak, fotoiak… bosoiak eta fermioiak. Ahaztu atomoak.

    Hitzek eraikitzen dute gure mundua. Elkarrizketetan, idatzietan, kantuetan… baina, batez ere, lokartu aurretik gure buruari esaten dizkiogunetan.

    Energia nuklearra eta fonologia. Elektromagnetismoa eta gramatika. Grabitatea eta soziolinguistika. Izana berdin izena bider kontakizuna ber bi.

    Noiz egin zuen eztanda gure hizkuntzak, gure unibertsoak. Zein ate, zein isiltasun-zulo-beltz igaro behar da unibertsotik unibertsora. Eta hitzek atomoen gainean bezala, jainkoak gara hitzen gainean. Unibertsoen barnean unibertsoak sortuz kontakizunaren abiaduran.

    Lokartu aurretiko instanteetan gara. Edo isiltasuna.