Egun magikoak ate joka ditugu. Hemen jakin beharrekoak. Baita sarrerak erosgai ere. Internet bidez erosi ahal izango dituzu eta baita Espaloia Kafe Antzokian bertan ere.
Sarrerak:
-
OSTIRALA: Dani Daortizen ESPEKTAKULUA. Goren goreneko magia emanaldia, magoek ere gustura ikusten duten horietakoa eta magia zaletuak txunditzen duena. Ostiraleko sarrerak on-line.
-
ZAPATUA: Magia gala: Nazioarteko magiaren bost espektakulu erakusgarri. Disziplina ezberdinetako mago zaparrada ordu eta erdian: Zapatuko sarrerak on-line.
-
OSTIRALA+ZAPATUAAukera paregabea: bi egunetako bonoa oso, oso merke: Barikua+zapatua, bi egunetarako bonoa 21 euroan.
Magia Mostra: maiatzak 3, ostirala
Dani DaOrtiz (Malaga)
Inprobisazioaren, kreatibitatearen eta naturaltasunaren maisua da Dani DaOrtiz. Magoen mago. Liluratzeko moduko karta jokoak egiten ditu oso berea duen umore horrekin.
twitter.com/DaniDaOrtiz
- Maiatzaren 3an, 22:30ean, Magia ikuskizuna.
- Sarrera: 15 euro, bazkideendako 12.
- Maiatzaren 4an, 22:30ean, Magia galako aurkezlea.
- Sarrera: 18 euro, bazkideendako 15 euro.
- Bonoa bi ikuskizunetarako: 21 euro, bazkideendako 18 euro.
- Sarrera: 18 euro, bazkideendako 15 euro.
GOGORATU: zaptuan Gala eta Domekan gorputza eta burua alde banatan dituen emakumez ikusteko modua. Baita magia ikastekoa ere. Dena doan.
Magia Mostra: nazioarteko magia gala, zapatuan 5 espektakulu ordu eta erdian
Tá Na Manga (Portugal)
Gonzalo Jorgek eta Pedro Texeirak osatzen dute Tá Na Manga. Ilusionismoa egiten dute, beti ere antzerkiarekin, musikarekin eta umorearekin jantzita. Nazioarte mailako hamaika sari eskuratu dituzte.
Luis Boyano (Galizia)
Oraingo honetan ‘kabina espiritista’ izeneko ikuskizunarekin dator Elgetara. Lisboako Nazioarteko Magia Jaialdian saritutako ikuskizuna da.
Mario Lopez (Girona)
Tabakoa uzteko bere bigarren saiakeran zigarroekin magia egitea erabaki zuen. Gaur egun askoz ere gutxiago erretzen du, baina adizio handia dio zigarroekin egiten den magiari.
Pilou (Frantzia)
Karta manipulazio berezia
http://www.pilou-magicien.com/
Edama (Errioxa)
Ilusio handietako ikuskizun paregabea. Pasioa eta indarra ipintzen dio Edamak egiten duen guztiari eta eszenaratzea ikusgarriarekin dator Elgetara.
Aurkezle lanetan jardungo du Dani Daortizek.
- Maiatzaren 4an, 22:30ean
- Sarrera: 18 euro, bazkideendako 15 euro.
- Bonoa bi ikuskizunetarako: 21 euro, bazkideendako 18 euro.
Magia Mostra plazan: zapatu-domeka. Gorputzik gabeko emakumea eta ikastaroak doan
Katia, gorputzik gabeko emakumea (Frantzia)
Zur eta lur geratuko zara Katia ezagutzerakoan. Emakume bitxia da, burua besterik ez du. Ez dela horrelakorik existitzen? Etorri plazan aurkituko duzun karpara, eta aurrez aurre izango duzu.
- Maiatzaren 4an, 19:00etan, plazako karpan
- Maiatzaren 5ean, 13:00etan, plazako karpan.
Magia tailerrak umeendako
Ohiko materialekin —kartak, soka, goma, kartulina, papera— magia joko errazak eta dibertigarriak ikasteko aukera. 6-12 urte bitarteko haurrak magiaren mundu misteriotsu eta miresgarrian murgiltzeko aukera paregabea. 20 laguneko taldeak izango dira gehienez. Bertan izena emango da eta ordu horretan dagoen ordena errespetatuko da. Lagun gehiago baleude bi txanda egingo dira.
- Maiatzaren 4an, 16:00etan, plazako karpan
- Maiatzaren 5ean, 10:30ean, plazako karpan
