Debagoieneko mintza taldeko kideak, asteburuko irteera Argiñetara

2016ko azaroaren 12an, Debagoieneko mintzalagun programatik 30 lagun Elorrioko Zenita auzoko inguruak eta Argiñetako nekropolia ezagutzera gerturatu ginen.  Gure artean, oso giro goxoa eta atsegina sortu zen.

Ibilbide hau “ibilbide berdea” da, Lourdesko Ama ikastetxean hasi eta Zenita auzoan barrena ordu biko osteratxoa eginez auzoko ondare ederra ezagutzeko aukera ematen duena. Hainbat gauza interesgarri daude ikusgai: errotak, harrizko baserri ikusgarriak, garbilekuak eta Uratsa izeneko ur sulfurodun iturria, besteak beste. Azkenik, Argiñetako nekropolia ere ikusgarria da. VII-IX. mende arteko kareharrizko 21 hilobik eta kristau aurreko bost hilarrik osatutako nekropolia, Euskal Herriko hilobi-monumentu garrantzitsuenetarikoa da. Inguru hauek ezagutzen ez dituzuenok eta lasaitasuna eta leku ederrak ezagutzea maite baduzue, gerturatu zaitezte. Gainera, ume eta haurrekin etortzeko oso aproposa.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude