Zahar-Berrin, mintzapraktikan izena emateko epea zabalik

Ongi etorri Zahar-Berriko kurtso berrira!

kartela-arrasatekopiakartela-arrasatekopiakartela-arrasatekopia

  • Mintzapraktika egitasmoa urtez-urte hedatuz doa. Aurten 23 herri eta eskualdek parte hartuko dute kanpainan.
  • Mintzapraktikan parte hartu duten gehienek errepikatu egin dute, euskara aisialdian eta lagun giroan praktikatzeko esperientzia hau atsegin dutelako.
  • 2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea, zabaldu da izena emateko epea eta Arrasateko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten berbalagunei esker. Aurtengo kanpainan, Debagoiena osotik parte hartuko dute:  Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta eta Oñati.
    Berbalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Askok, gainera, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute. Hori ere, esperientziak erakutsi digu.

    Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzen dituzte Mintzapraktika egitasmoek, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko.

Mintzapraktikan izena eman nahi baduzu, internet bidez egin dezakezu. Beste berba-lagunekin ordubetez euskara praktikatu eta ondo pasatu nahi baduzu, hemen daukazu aukera paregabea:

mintzalaguna-2

Programan izena emateko eskuorria

Kanpainarako sortutako kartela eta bideoa, berriz, hemen ikusgai:

Kartela: http://bit.ly/KonturatzerakoEuskaraz

Bideoa: http://bit.ly/KonturatzerakoEuskarazSpota

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude