Erreferendumaren biharamuna

Eskoziarrek Erresuma Batuaren parte izaten jarraitzea erabaki zuten eguenean. Prozesuaren nondik norakoak eta erreferendumaren emaitzak aztertuko ditugu Tertulia saioan Pello Urizar (EH-Bildu) eta Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ) ordezkari politikoekin.Captura de pantalla 2014-09-23 a las 13.42.33

Oporrak, elkartasun proiektuetan

Abuztu atarian oporrak elkartasun proiektuetan ematen dituzten boluntario, brigadista eta kooperanteengana hurbilduko gara. Askapeneko eta Mundukideko kide banarekin egingo dugu Tertulia saioa.

Captura de pantalla 2014-07-23 a las 08.59.00

Emakume nekazariak protagonista

Ordiziako Kimetz emakume elkarteak egindako Gaur 8 azokan ikus-entzunezkotik abiatuta egingo dugu oraingoan Tertulia saioa. Ordiziako azokan eguaztenero elkartzen diren bost emakume ditu protagonista ikus-entzunezkoak, eta gure eskualdeko hiru emakumerekin egingo dugu ondorengo Tertulia saioa.

Zertan dira gauzak nekazaritza munduan? Ze egoera bizi dute emakumezkoek? Gizartea aldatzen doa? Lehen sektoreak badu etorkizunik?… Captura de pantalla 2014-07-02 a las 17.44.42

LOMCE legea hizpide

Amaitzear da 2013-2014 ikasturtea eta LOMCE edo Wert legeak sortzen du jakinmina. Aplikatuko da hurrengo ikasturtean? Ez? Ze ondorio ekarriko ditu?

Gaiaren inguruan egingo dugu berba Ikastolen elkarteko presidente Koldo Telliturekin, EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazekin eta Gipuzkoako kristau eskolaren presidente Juankar Olaetarekin.

Ekainaren 8ko giza katea

Domekan milaka lagunek osatutako dute Durango eta Iruñea arteko giza katea. Aldarrikapena: erabakitzeko eskubidea gauzatzea. Gure Esku Dago dinamikako sustatzaileak izango ditugu Goiena telebistako Tertulia saioan; Angel Oiarbide, Zelai Nikolas, Iñaki Zarraoa, eta Debagoieneko ordezkari Xabier Zubizarreta.

Captura de pantalla 2014-06-04 a las 16.54.00

Emisio orduak:

. ekainak 4, 22:00etan

. ekainak 5, 00:30ean,12:00etan eta 17:30.

Europako erakundeak, analisia

Europako Parlamentuko hauteskundeak egin berri diren honetan Europako erakundeek betetzen duten funtzioa aztertuko dugu Tertulia saioan. Zein erabaki hartzen dira Europan? Nork agintzen du Europan? Zergatik egiten zaigu hain urruneko? Emaitzek norabide aldaketarik eragingo dute?

Solaskide izango ditugu Tertulia saioan Adrian Zelaia (EKAI Center-eko presidentea), Ainhoa Larrañaga (Huheziko irakaslea) eta Xabier Latorre ( Europako Gazte Parlamentua proiektuko arduraduna Arizmendi ikastolan).

Barikuan, maiatzak 30, 22:00etan, Goiena telebistan.Captura de pantalla 2014-05-29 a las 09.58.05

‘Festa dezagun gaurdanik geroa’ ikus-entzunezkoa

Emakumea, gure gizartea, genero harremanak, jaiak eta aisialdia… hainbat gairen inguruan hausnarketa egiteko bidea emango digu aste honetako Tertulia saioan ikusiko dugun “Festa dezagun gaurdanik geroa” ikus-entzunezkoak. Euskal Herriko Bilgune Feministak bultzatu du eta Euskal Herriko hainbat herrietako jaiak eta protagonistak elkartzen ditu.

Imagen 2

Gaiari buruz hitz egiteko Goiena telebistako platoan izango dira Oihana Etxebarrieta (Bilgune Feministako kidea), Jone Arrazola eta Rebeka Maestro (Oñatiko sare feministako kideak).

 

Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa

Imagen 2

Aste honetan Frankismoaren biktimak izango dira protagonista Tertulia saioan. Intxorta 1937 kultur elkartearen eskutik ‘Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa’ izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dugu.

Errepublikako gudari baten emaztea edo alarguna izateak gosea, hotza, beldurra, bakardadea, umiliazioa… suposatu zituen. Eta senitarteko askoren amesgaiztoa, oraindik ere, ez da amaitu.

Saioan izango ditugu Intxorta 1937 kultur elkarteko Julia Monge zein Jaione Bengoa biktima.

‘Azken egunak Gurian’ ikus-entzunezkoa

Oñatiko Guria taberna izango da protagonista aste honetako Tertulia saioan.

Apirilaren 30ean beteko dira 3 urte Oñatiko taberna mitikoenetariko bat itxi zutela. Azken 15 egunetan jasotako irudiekin eta testigantzekin ikus-entzunezkoa egin zuen Aitor Arregi oñatiarrak, orain urtebete aurkeztu zuen.

Ikus-entzunezko hori abiapuntu hartuta Guria taberna ekarriko dugu gogora Aitor Arregirekin eta Espe, Virginia eta Antton Azpiazurekin.

Gure esker ona euskarara hurbiltzeko ahalegina egin dutenei

Imagen 2

Aste honetan ‘Hesiak Gainditzen’ ikus-entzunezkoa izango dugu abiapuntu Tertulia saioan. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak Artemanekin egindako lan honetan 50. hamarkadan Espainia hegoaldetik gurera etorritako gizon-emakumeak dira protagonistak.

Egoera politiko eta ekonomiko konkretu horretan hesiak altxatu ziren bertakoek eta etorritakoek osatu zituzten komunitateen artean.

Hala ere, askok euskara ikasteko edo euren seme-alabei gerturatzeko ahalegina egin zuten.

Gaur egun zein da egoera? Bada kanpotik datozenendako harrera planik? Estrategia egokiak lantzen ditugu euskarara hurbiltzeko?

Txatxilipurdiko elkarteko zuzendari Eneko Barberena, AEK euskaltegiko zuzendari Oskar Elizburu eta euskara berreskuratu duen Andoni Altzelai izango dira Tertulia saioan.