Gernika: oraingoan bai

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Euskal Herrian errotzen ari den bake itxaropenaren aurrean, Lopez
eta Sanz jaunek irabazle eta galtzaileak dauden eskeman jarraitzen dute, bake
eta normalizazio bidean lidergoa hartu gabe, ezetz eta ezetz.

Gernikan Batasuna,
Aralar, Eusko Alkartasuna eta Abertzaleen Batasunak, eta hainbat eragile sozial
eta sindikalek, baietz esan genuen, konpromisoak hartzeko sasoia dela. Estatuari
eskubide zibil eta politikoak berrezarri eta preso politikoei dagozkien
eskubideak errespetatzeko eskatu diogu. ETAri jarduera armatua behin betiko
uzteko bidean, atzera bueltarik ez duten pasuak emateko. Azken finean, besteak
egiten duenari begira egon barik, aldebakarreko pausuak emateko eskatu diegu
Estatuari eta ETAri.

Urteak joan
eta urteak etorri, gero eta gehiago gara ezkerrekoak eta abertzaleak izanda
bake bidean argi hitz egiteko pausua eman dugunak. Berria da Batasunak ETAri
aldebakarrekoa, iraunkorra eta egiaztatzeko modukoa den su etena eskatzea.
Horregatik, duen balioa eman behar diogu agiriari. Azken hori berria da eta
niri behintzat aurrerapauso handia iruditzen zait.

ETAk, Estatuak eta ezezko jarreretan daudenek entzungor jarraitzen duten
bitartean, Gernikako sinatzaileok heldu egin behar diegu hartutako
konpromisoei. Hitzak ekintza bilakatu behar ditugu. Antzinako jarrerak alde
batera laga eta Euskal Herriak merezi duen bakeari behar den erantzuna eman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude