ARTZE

Begirada bat Joxeani. Joxean Artzeri. Berba bakunekin poema indartsuak, idazten zituen horri. Hor nonbait irakurri dut, Euskal kultura berritu eta biztu zuen artista izan dEla; eta halaxe uste dut nik ere.

 Sahatsa ebaki zigutenean

                             paret zuri hartan

                                          zuri  zuria

                        zurrusta bat geratu zen

                                                ugaria

                                        gorri gorria

                          zulo koldarretik ixuria

Behin, Lekuonak ahozko literatura tradizionala maisutasunez erabiltzen zuela azpimarratu zuen eta poema horietako askok itzulpenik ez dutela gaineratu.

 Maite ez duena
     ez da bizi,
       bizitzeko beldurrez…

               Bizirik ez dago
       maite ez duenarengan,
       maitatzeaz baita izu

Dagoeneko klasikoak bihurtu diren kantu jakin batzuen letra idatzi zuen ere. Baina aipu edo esaldiren bat ezaguna bada, askok errazegi ahozkatzen duten hau da

Hizkuntza bat  ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.

Goian bego.

 

Gure bazterrak ( Mikel Laboa/ Joxean Artze)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude