Eskerrik asko ta… hurrengo ikasturtera arte!

Ludotekako azken festa izan zen aurreko ostiralean. Egun batzuk lehenago, haurrekin asanblada bat burutu eta jai honetan zer egin nahi zuten galdetu genien. Beraien proposamenak batu eta jolas desberdinak antolatu genituen egun honetarako.

Ostirala iritsi zen eta eguraldia lagun izan genuen. Haurrak gerturatu ahala, jolasak egiteko beharrezko materiala erosteko taldetxo bat antolatu genuen. Behin material dena prest genuela, haur denak iritsi eta bi talde egin genituen jolasei hasiera emateko. Beroari aurre egiteko, ur jolasak tartekatu eta arratsalde ederra pasa genuen elkarrekin. Bukaera gisa, elkarrekin merendola goxo bat egin genuen.


Urte bikaina izan da aurtengoa!

Eskerrik asko eta hurrengo urtera arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude