Ate irekietan, etxeko plastilina!

Hilabeteko azken ostegunero bezala, ludotekako ate irekiak izan genituen pasa den astean. Haurrekin asanblada bidez adostu eta oraingo honetan etxeko plastilina egiteari ekin genion.

Arratsalde hasieran haurrekin batu eta etxeko plastilina egiteko beharrezko osagaien zerrenda egin genuen. Taldetxo bat elkartu eta denok batera auzoko denda batera joan ginen irina eta gatza erostera.

Behin osagai denak esku artean genituela, amantalak jantzi eta eskuak zikintzeko prest geunden. Bakoitzak edalontzi bat hartu eta irina, gatza eta ura nahastu genituen. Honekin masa bat egin, eta ondoren, bakoitzak nahi zuen koloreko tenperak gehitu genion. Eskuak zikin baina bihotza alai!

Bukatzeko plastilinarekin forma desberdinak egin genituen batzuk, eta besteak aldiz jolasean aritu ziren plastilina luzatu eta uzkurtuz ! Arratsalde aparte gure eskuekin sormena lantzeko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude