Eskerrik asko Amaia! Laster arte!

Duela gutxi, urte askotan zehar Usaetxeko hezitzaile izan den Amaiak agur esan zion ludotekako lanari eta urte guzti hauetan zehar emandako maitasun guztia eskertzeko asmoz, jaialdi bat prestatu genuen berarentzat.

Jaialdirako zer egin pentsatzen egon eta adostu ondoren, prestaketekin jarri ginen buru belarri eta pankarta handi bat egin genion haur, hezitzaile eta gurasoen artean. Bitartean, animatu ziren haur ezberdinek, dantza eta emanaldi desberdinak prestatu zituzten eta gutaz ez ahazteko lora eder bat erostera ere joan ginen!

Bi aste inguru prestaketekin egon ondoren,  ludotekara bisitan etortzeko esan genion eta… SORPRESAAAAAAA!! Egun horretarako prestatuta geneuzkan dantza eta emanaldiez gozatu, denok batera dantza egin eta merendola batekin borobildu genuen arratsaldea.

Izugarrizko arratsaldea pasatu genuen Usaetxen jai giroan! 

ESKERRIK ASKO AMAIA URTE GUZTI HAUENGATIK! USAETXEN ASKO MAITE ZAITUGU!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude