Naturarekin jolasean!

Aste honetan eguraldi eguzkitxua izanik kanpo espazioan jolasteko aprobetxatu dugu, izan ere espazio ezberdinek ematen dituzten onaruz gozatzea gustatzen zaigu.

Hori horrela, ludoteka inguratzen dituen kanpo espazio ezberdinetan izan gara. Besteak beste, unikoko plazan, aldai parkean, auzoetako ortu ezberdinetan … Hala ere, betiko espazio horietaz gain asteazkenean astoko parkean izan gara.

 

 

Bertan arratsalde osoa naturarekin harremanetan aritu gara, zuhaitz ezberdinetan igotzen hain zuzen ere.

Ondorioztatzeko, egunero
kotasunean erabiltzen ditugun kanpo espazio gehienek belar eta zuhaitz presentzia urria daukate. Era horretara, haurrek astoaren parke honetan gustura asko aritu dira berain beldurrak, oreka, nahiak … indartzen eta garatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude