ATE IREKIAK LUDOTEKETAN!

Oraindik Arrasateko ludotekak ezagutzen ez dituzula? Ostegun honetan aukera paregabeak dituzu! Zeinekin geratzen zara?

 

Aste hauetan, bazkideen artean asanblada egin eta ludoteka bakoitzak bere proposamenak luzatu dituzte.

  • Usaetxeko ludotekan: Jaialdia egingo dute. Abestu, dantzatu eta ONGI PASATZEA dute helburu!

 

  • Okendoko ludotekan: Masaje tailerra. Eskuak erabiliz elkar zaintza eta lasaitasuna landuko dute! Animatu!

  • Santamainako ludotekan: Wii dance! Banaka, binaka, hirunaka edo taldean… aukera ezberdinak eta guztiak baliagarriak lagun artean ondo pasatzeko!

 

 

Badakizue, zuen zain egongo gara. Animatu parte hartzera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude