Arratsalde grisak alaitzen!

Azken aldian izan ditugun arratsalde gris eta euritsuei, irribarrez eta kolorez erantzuten saiatu gara. Haurren nahi eta beharrei erantzunez dinamika eta jolas ezberdinak eraman ditugu aurrera, ludoteka barruan zein kanpoan, Usaetxeko plazan bertan zein inguruko beste plaza batzuetan ere.

Aipatu bezala kolore apur bat jartzen ahalegindu gara, aurpegi margoketako margoak hartu eta elkarri margotzera ekin diogu arratsalde askotan.

 

 

Beste batzuetan aldiz, gure irri eta algarez bete ditugu inguruko plazak. Guztion artean erabaki izan dugu nora joan eta zein jolasetan jolastu. Une politak igaro ditugu elkarrekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude