Pelikula Santamainako ate irekietan!! eta bizkotxo beganoa Okendoko urteurrenerako!!

Aurreko astean asanblada bat egin ondoren proposamen ugari eduki genituen ate irekietarako. Proposamen guztiak begiratu ondoren, pelikula bat ikustearen aukera izan zen aukeratua.

Ikasturte honetan berria da ekintza hau eta umeak gogo handiarekin hartu zuten filmaren ideia. Eta aukeratua……. PIPI GALTZALUZE!! arazo teknikoei aurre eginez, guztiok pipi galtzaluze ikusi genuen.
Okendoko urteurrena gertu dugunez, beste asanblada baten bitartez bizkotxo pare bat egitea erabaki genuen. Beti bezala, urteurrenak ospatzeko merendola goxo bat egiten dugu guztiok eta Santamainak bizkotxoekin egin du bere etorrera.

IMG_20170202_180745

 

 

 

 

IMG_20170202_184023_1CS

Haur guztion ezaugarriak errespetatzeko helburuarekin, bizkotxo beganoa egingo dugu denon artean eta denok gozatzeko asmoz!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude