Aste honetan… ate irekiak baino gehiago!

Jakingo dozuen moruen, aste honetan ate irekiak ospatzen genitxun hiru ludoteketan. Halatabe, Usaetxen festa zaliak garela esan biharrik eztauku…. danak ospatzeko aukeria izan dogu.

Alde batetik, bazkide baten urtebetetze festa izan geuen martizenien. Egunero 8 urte betetzen ez dielako…. Zorionak eta urte askotarako Txaber! Mahaixen bilduta, etxian eindako bizkotxo goxua dastatu geuen, ze goxuuua!

IMG-20170127-WA0020

Bestalde, osteguna be heldu zan ta honekin batera… parranda! Ate irekiak ospatzeko, asanblada bidez Wii Dance-a ekartzeko eskakizuna ein gauen danon artian. Beraz, hezitzaile, guraso eta haurrek ludoteka dantzaleku bihurtu geuen. gerrixak mugitzeko prest! Hori bai martxa!

20170126_190611   20170126_185903

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude