Mobiru gorputza, laguna!

Kalien hotz itxen dau, baina Usaetxen badaukou berotan sartzeko metodo ezin hobia… DANTZATZIA!

img-20161115-wa0021

Egixa da, Usaetxeko ludotekan musikia jarten dan bakotxien danok hasten garela hankak, gerrixa, ipurdixa eta besuak mugiruten. Erritmua eta estilua etxaku falta, horregatik, goiko bizilagunak (Jubilatuen elkartia) musikia jarri zauiela konturau gitzenien bertara juatia pentsau gauen.

Badau talde bat, irakasle baten gidaritzan, dantza estilo ezberdinak ikasi eta praktikatzen ditxuena. Leihotik begira ikusi gintxuzten eta bertara sartzeko proposamena luzatzian… ez gauen dudarik euki, geuk be dantzatzia gurou!

img-20161115-wa0020img-20161115-wa0022

 

Batzuk izerdixa bota eta beste batzuk hainbeste bueltakin mariau… Oso esperientzia politxa izan zan. Heldu zein haur danok danokin ikasteko aukera ezin hobia izen zan eta espero dogu hemendik aurrera ekintza bateratu gehixau itxia. Gure partetik beraz, eskerrik asko!

img-20161115-wa0019

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude