Laster arte lagunok!

Iritsi da ludotekak ixteko ordua eta honekin batera azken festa. Haurrekin ludotekan elkartu eta eskutik oratuta eta saltoka hurbildu ginen Biteri plazara. Bertan musika, jolas eta jaki desberdinak zain zeuden.

 

Haurrak gerturatu ala ekin genion festaren hasierari. Txapak eskuetan hartu eta garai baten moduan lurrean klarionekin marraztutako zirkuitu eta jolas desberdinetara jolasten ibili ginen, baita zibarekin ere. Honekin batera hasi ginen karaokeko lehenengo abestiak entzuten eta gure artisten dantza eta kantuez gozatzen, eskerrik beroenak gure aurkezle zoragarriei, handiak zarete! Aurpegi margoketarako eta fruta freskoak dastatzeko parada ere izan genuen, bakoitzak bere modura margotu, pintxo morunoak osatu… ta sortu!

DSCN1698DSCN1684

Arratsalde aurrera zihoan heinean sorpresaren unea iritsi zen. Begira nor datorren handik!!!! PORROTXIN!! Ahoa zabalik eta distira begietan antzematen zitzaien denei. Porrotxinek ahoa zabaldu bezain laster, eman zion bidea besarkada eta muxuei, benetako sorpresa izan zen bizi genuena, ESKERRIK ASKO PORROTXIN!

DSCN1683

Bukaerako argazkia atera eta laster arte erraldoi batekin eman genion amaiera aurtengo ikasturteari!! Eskerrik asko lagunok, ederra izan da aurtengo ikasturtea!!

Patxo erraldoi bana, gozatu udaz eta izan bihurriak!!DSCN1699

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude