Aurpegitxo berria egin diogu ludotekari!!!

Pasa den astean martxan jarri ginen Usaetxen. Haur guraso eta hezitzaileen gogoarekin ludotekako kanpoko paretari itxura aldatu genion. Erguingo gaztetxoko gazteei ere laguntza eskatu genien eta pozik hurbildu ziren gurera. Gainera, gonbita eskertzeko asmoz, patata tortila, gaileten pastela etab ekarri zuten guztion artean dastatzeko.

Zenbait haur pareta margotzen.

Zenbait haur pareta margotzen.

Iazko ikasturtean haurrek bozkaren bitartez aukeratu zuten bazkideen artean egindako marrazkirik gustokoena beraz, astean zehar paretan plasmatzen saiatu gara.

Gazteek eginiko merienda begiekin dastatzen...

Gazteek eginiko merienda begiekin dastatzen…

Esperientzia asko gustatu zaie izan ere, askok inoiz ez dute horrelako ekintzarik egin eta brotxaren bitartez marrazkiak egitea aberasgarria izan zaie. Honekin batera, txandak errespetatzea eta elkarri aholkuak emanez disfrutatu ditugu egunak.

tripa bete-bete eginda. Ummm ze goxua.

Tripa bete-bete eginda. Ummm ze goxua.

Horrez gain, hain azkar bizi dugun egunerakotasuna lasaiago eta pausatuago bizitzeko aukera eman digu ekintza honek eta haurren jarrera eta gaitasunak azaleratu dira bertan.

Guraso bat bere ideiak paretan islatzen.

Guraso bat bere ideiak paretan islatzen.

Pareta kolorez betea

Pareta kolorez betea

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude