Egunero frogatu dezakegun bezala, pertsonak edozein lekutatik ikusita eta sentituta ere, anitzak gara oso. Norberaren etnia, pentsaera, jatorria, ohiturak, sexua, izaera, erlijioa, adina, nahiz bizitzan izandako esperientzia guztiek, besteengandik bereizten gaituzte.
Horregatik ludotekariok, aniztasun horri bere probetxu eta etekin handienak ateratzen saiatzen gara. Ikusi, ikusi Santamainako ludotekariak aniztasun isla horren adibide gisa egindako artelana!
Zein nolako elkarrizketak, ikuspegiak, sentipenak … bizi izan genituen! Aniztasun eta onarpenez beteta! Dagoeneko, gure artelana, errealitatearen ispilutxoa hain zuzen ere, ludotekako paretan ikusteko aukera daukagu!
Irakurleok, zuek ere, gerturatzeko eta aniztasunean parte hartzeko aukera daukazue! Animatu zaitezte eta gozatu dezagun aniztasunaren aberastasunaz! Hurrengorarteee!!