Aniztasunetik laztantzen!

Kaixo irakurle!!!

Ludoteketako haurrak zein hezitzaileak ezberdinak gara oso eta horregatik ahal dugun heinean guztion behar ezberdinei erantzuten saiatzen gara. Hori horrela izanik, ikuspegi inklusioa elikatzeko asmoarekin hainbat jarduera gauzatzen edo sortzen ditugu haurren interesa abiapuntu izanik. Hona hemen haur eta hezitzaileok sortutako jolas baten adibidea, Laztantzen” jolasa hain zuzen ere.

umiak

Jakin nahi al duzu nola jolasten den? Tira ba! Haurrek ezpain gorria izatearen nahitik abiatuta sortu zen jolas hau. Honela, borobilean eta txandaka bata besteari margotuko diogu ezpainak. Baina, hori egin aurretik margotuko diogunari, bere ezaugarri positibo bat nabarmendu beharko diogu. Honela, elkarrekintzan autoestimua landuko dugu giro atsegina sortuz.

mai dauena

Aipatzekoa da, aurreko ikasturtean sortutako jolas hau urte batetik bestera asko aberastu dela; nabarmendutako ezaugarri positiboak, itxuratik/fisikotik izaerara salto egin baitute, egoera emozional sakonagoa sortuz.

Hezitzaileok ezin dugu ahaztu, une oro haurrak direla gure protagonista nagusiak eta ezaugarri anitz guztiak kontutan izan beharko ditugula, erantzun aberatsena eman ahal izateko.

Beno irakurle, animatzen al zara jarduera inklusiboak proposatzera? Badakizu, gerturatu guregana eta proposatu!! Hurrengorarte!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude