Zorionak Usaetxe!!

7 urtetxo pasa dira jada Usaetxeko ludotekan jolasean hasi ginenetik. Guraso, haur, bizilagun eta hezitzaileen konpromiso eta partehartzea ezinbestekoa izan da ludotekako proiektuari forma emateko eta, aurreko ostiralean, beste behin, ondo pasatzen apartak garela frogatu genuen.

Ludotekara heldu bezain pronto, pirata mozorroak jantzi astean zehar eraikitzen aritu ginen pirata txalupa kanpora atera eta ingurua hondartza balitz bezala atondu genuen. Okendo eta Santamainako ludotekako haurrei txalupan jolasean itxaron genien batzuk, beste batzuk platano eta sagar batidoak prestatzen genituen bitartean.

blogerako

Gainontzeko piratak iristen zihoazen heinean jolas batzuk proposatu genien, eta gustura asko ibili ginen batak bestearen puxika zapaltzea helburu duen jolasean. Arratsaldea inoiz baino arinago igarotzen ari zenez, kanpoan jarri genituen mahai inguruetan bildu eta beste ludoteketatik ekarri zituzten pastel eta bizkotxo goxoak dastatu genituen, gure batidoez lagunduta. Ummm!!

Arratsaldeari bukaera emateko, Usaetxeko pirata batzuk ikuskizuna eskaini ziguten denoi: gitarra doinuekin zorionak zuri abestu genuen, bertso ikaragarri polita abestu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototxen abesti baten koreografia dantzatu.

 blogerakoII

Penaz baina hurren arte esanaz agurtu genituen gure pirata lagunak.

Zorionak Usaetxe eta eskerrik asko denoi bene benetan!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude