EKINTZA UGARI LUDOTEKAKO BAZKIDEENTZAT

KAIXO KAIXO SANTAMAINATIK!

Azaroko hilabetea ekintza bereziz betea datorkigu. Jakingo duzuenez, ostiralero ekintza ezberdinak burutuko dira ludotekako bazkideentzako. Dagoeneko parte hartu dugu lehenengoko ekintza berezian PARKOURRA.

Gasteizeko APE (Arabatarren Parkour Taldea) taldearen eskutik Aldai parkearen inguruetan jaso genuen ikastaroa. Txatxilipurdika eta jauzika primeran aritu ginen arratsalde guztian zehar.Bihar, aldiz, Goizane Arce-ren eskutik TXAKURREKIN EMOZIOAK lantzeko aukera izango dugu, hau, Okendoko ludotekan izango delarik.

Ekintza bereziekin amaitzeko, azaroak 23, ostirala, DANTZA GANBIARRAK ezagutu eta gorputza astinduko dugu. Anima zaitezte izen ematera!

Bestalde, joan den larunbatean, ludotekariak Osintxun izan ginen. Karaokearekin herria girotu eta haurrentzako jolas erraldoiak eraman genituen. Horrez gain, txokolate beroa dastatu genuen.

URRIKO ABENTURAK PAREGABEAK IZAN DIRA!

KAIXO KAIXO OKENDOTIK!!!

Urria indartsu amaitu dugu ludoteketan! alde batetik, “probatu eta gozatu” ekimenaz disfrutatu ahal izan genuen eta umeek primeran pasatu zuten jolas berriak ezagutuz. Jolas batzuk ikaragarri gustatu zitzaizkienez ea batzuk ludotekara ekartzen ditugun!! 

 

Bestetik, Urriak 31ean Gaba Baltza ospatu genuen. Urri guztia pasa dugu egun hau girotzen: beldurrezko eta heriotzaren inguruko ipuin kontaketak, beldur etxea eraiki eta bisitatu, eskulanak, kukumarroren mozorroak… A zer nolako interesa sortzen duen egun honek haurrengan eta a zer nolako alternatiba ederra Halloween egunarentzat!

 

Eta hau hasiera besterik ez da izan… Azaroa are eta indartsuago bai dator!!! Adi egon zaitezte gure ekintzekin!

Kaixo kaixo Usaetxetik,

Jakingo duzuen moduan gaba baltza ospatuko dugu Arrasateko kaleetan zehar urriaren 31an. Hori ospatzeko Arrasateko hiru gune ezberdinetatik kalejira egin eta Monterron parkean ekitaldi nagusia egingo dugu. Hau girotze aldera,Usaetxeko ludotekako lagunak, gure itxura aldatu eta kukumarroz jantziko gara. Tela, artazi eta hariak hartu eta mozorroa egiten aritu gara buru belarri arratsaldetan.

Honetaz gain, ludotekan txikienekin ipuin kontaketa ere egin genuen. 

Gainera, egunean bertan Monterron apaintzeko kalabazak egiten artitu gara. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestalde, egunerokotasuneko dinamikan tela akrobatikoak txertatu ditu eta a ze nolako arrakasta izan duten. Izugarrizko akrobaziak egiten aritu gara egun hauetan!

EZ AHAZTU AHAZTU! Urriaren 31an Gaba Baltzan hitzordua dugula!!! Kukumarru eta laguntxoak zai ditugu!

SORMENA LANTZEN

KAIXO KAIXO SANTAMAINATIK!
Kurtso berria hasi denetik eguradia aldeko izan dugu eta hori dela eta ortuan arratsalde ugari pasatu ditu. Bertan, eskulanak egiten, mahai jolasetara, eraikuntza jolasetan… aritzeaz gain, aurten ortuan ditugun egurrek arrakasta handia izan dute eta haurrak poz-pozik aritzen dira.

Batetik, egurrekin sormena lantzen aritu dira gure haurrak, hala nola, bizikleta eta patinetearentzako zirkuituak sortzen, parkour egiten egurrak oztopo bezala erabiliz, txabolak egiten…

 

 

 

 

 

Bestetik, beti bezala katiuzkak eta amantala jantzi eta pala eta atxurrarekin lan eta lan ibiltzen dira lurra mugitzen, zuloak egiten…

 

Neguko hotzak eta euria iritsi aurretik anima zaitezte ludotekara gure ortuaz gozatzera!!!!

 

GERTURATU OKENDOKO LUDOTEKA EZAGUTZERA!!

KAIXO KAIXO OKENDOTIK!!

Ikasturte berria gogotsu eta indarberrituta hasi dugu gure ludotekan. Batetik, haur berri dezente gerturatu direlako guregana eta bestetik, aurreko ikasturteko dinamikei jarraipena ematen ari garelako, ideia eta ekintza berriak alde batera utzi gabe.

Hezitzaile, haur eta familiak elkar ezagutzen ari gara, guztiok batera norabide berdinerantz abiatuz, elkarbizitza positibo eta aberatsago bat lortzeko asmoz.

Animatu ludotekako familia anitz honetako parte izatera!

Ludotekatik kalera!

Kaixo kaixo Usaetxetik,

Udan zehar elkar ikusi gabe egon ondoren gogotsu ekin diogu ikasturteari! Eguraldia lagun, ludotekan egunerokotasunean egiten ditugun ekintzez aparte, irteera ugari egin ditugu herriko zenbait txokotara. Esaterako, Monterronera, auzoko parke ezberdinetara, santa barbarara etab.

Kanpora irtetzeko dinamikan murgilduta, haur talde batek Udalara txangoa egiteko proposamena luzatu zuen. Hurrengo egunean, ludotekan elkartu eta bideari ekin genion aldapan gora. Bertan merienda ederraz gozatu ondoren, berriz ere, ludotekara bueltatu ginen.

 

 

 

 

 

 

 

 

Gogoratu gaur Maritxu kajoi eguna dela eta ludotekan zenbait ekintza egingo ditugula! ANIMATU ETA ZATOZ!!!

LUDOTEKAK ZABALIK

Kaixo Kaixo Santamainatik!

Dagoeneko ireki ditugu ludotekak. Eguraldi eguzkitsua dela eta, ekintza piloa egin ditugu kanpoan. Gogoratzen duzue iaz Anporretara bidean hasi genuen txabola? Ba aurten ere bertara egin dugu irteera eta gogotsu ibili gara lanean.

Ortuan ere buru belarri gabiltza, gainera tresna berriak eta lokatzetan ibiltzeko oinetako egokiak ere eskuratu ditugu. Bestalde mahai jolas berrietara jolasteko aukera izan dugu.

Beheko parkera ere jaitsi izan gara eta ezkutaketan, baloi errean eta beste hainbat jolasetara jolasten aritu gara denok batera.

Ikusten duzuen bezala martxan gaude jada eta gogo biziz ikasturteari gogor heltzeko, beraz animatu ludotekan izen ematera, zuen zain egongo gara.

GOGORATU BIHAR OSTIRALA LUDOTEKAKO ZABALKUNDEA IZANGO DELA SANTAMAINA ETA MUSAKOLAKO AUZOETAN ZEHAR!! HURBILDU ZAITEZTE EDERKI PASATUKO DUGU!!

BADATOZ LUDOTEKETAKO AZKEN FESTAK!!

Kaixo kaixo okendotik!

Dakizuen bezala, udaren hasiera eta ikasturte amaiera gertu dauzkagu. Ikasturte polit honi merezi duen amaiera emateko asmoz, Ekainaren 15ean hiru ludoteketako partaideak elkartuko gara azken jaialdia elkarrekin egiteko. 

Horrez gain, Ekainaren 20an, ludoteka bakoitzak bere jaialdia egindo du ludotekan, ikasturteari itxiera ederra emateko.Jaialdi hauek egiteko, haurren interesetatik abiatutako ideiak batzen ari gara, festa dibertigarri zein erakargarriak bizitzeko helburuarekin.

Okendoko ludotekan adbidez ekintza hauek egingo ditugu: alde batetik, ikusikizunak egongo dira, dantzak, antzerkiak… Beste alde batetik, merendola erraldoi bat egingo dugu, ludotekako partaide bakoitzak jateko zerbait ekarriz eta elkarbanatuz. Azkenik, ikasturte osoan zehar bizi izan ditugun esperientzia eta momentuen bilduma ikusiko dugu argazkien bitartez.

Eskerrak besterik ematea ez zaigu falta, ludoteka osatzen dugun familia eta kide guztiei.

ANIMATU ZAITEZTE ETA PARTE HARTU JAIALDIETAN!!

 

Santamainako ortua handitzen

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aste honetan ortuarekin jo ta su gabiltza lanean. Haurrekin batera hezitzaile baten etxera joan eta bertatik tomate, kalabazin eta piper landarak hartu eta jarraian gure ortuan landatu genituen.

 

 

 

 

 

 

Gainera, egur batzuk lortu ditugu, eta horiekin gure ortua handitzeko lanetan gabiltza. Zerrarekin egurrak mozten, hauek lijatzen eta mailu eta iltzeak erabilita ondoren gure barazkiak landatzeko kaxak eraikitzen.

 

 

 

 

 

Bestalde, ortuan pasatzen ditugun arratsaldeak girotzeko musika ekipo berriarekin karaokean abesteko aukera ere izan dute Santamainako haurrek. Tenperekin eskuak margotzen eta mahai jolas ezberdinetara jolastu dugu.

Ikusten duzuenez primeran pasatzen dugu gure ortuan, lanak bukatzerakoan gonbidatuta zaudete gure ortu berrira!

UDABERRIA JOLASAREN BITARTEZ GOZATZEN

KAIXO KAIXO USAETXETIK!!!!!

Udaberria aprobetxatuz, Ludotekatik auzoko zein herriko txoko desberdinetara joan gara jolastera: Erguineko frontoira, Monterron parkera… Bertan jolas librean eta batez ere naturak eskaintzen dizkigun elementuekin aritu dira haurrak pozik jolasean.

 

 

Beste haur batzuk aldiz, nahiago izaten dute Ludotekan gelditu eta aste honetan adibidez, papelarekin papiroflexian jardun dute itsasontziak zein hegazkinak egiten. 

 

 

 

 

Beraien interes nagusienetako bat papiroflexia bilakatu dela ikusirik, hau asetzeko eta erronka berriei aurre egiteko, gai honen inguruko eskulanak dituen liburu bat ekarriko dugu.

GORA GURE ARTISTAK ETA GORA USAETXE!!!