Abadiñoko Banarte antzerki taldeak, zapatu honetan maiatzaren 23an, 22:30ean, Elgetako Espaloia kafe antzokian emango duen Guernica 1913 antzezlana ikusteko sarrerak ditugu.
PARTE HARTZEKO epea: Maiatzaren 22an 12:00ak baino lehenago
Telefonoz: 943 25 05 05. E-postaz: kluba@goiena.eus. SMS: KLUBA Banarte [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira. Whatsapp: KLUBA Banarte [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.
Eibarko Esperanza y Unceta enpresako langileek 1913eko udazkenean Gernikan egindako greban oinarritzen da Guernica 1913 antzezlana. Abadiñoko Banarte antzerti taldeak ekoiztua bi sari garrantzitsu jaso ditu antzezlanak urte eta erdiko ibilbidean: Espainiako antzerki garaikideko CETA-AITA saria, eta Zaragozako Unibertsitateko V. antzerki lehiaketako sari nagusia. Antzezlanak XX. mende hasierako klase arteko borroka ekartzen du gogora: langileen eskubideak aldarrikatzeko lehenengo borrokak.