AUKERA DESBERDINAK ERDIGUNEKO GAZTE TXOKOAN

Ekintza desberdinak egiten aritu gara aste bukaeran zehar erdiguneko gazte txokoan. Izan ere pareta batzuek garbiketa bat behar zuten eta horiek muralekin bete ahal izateko, lehenik eta behin paretak zuriz margotzen aritu gara. 

Bestalde, gure neskak, gimnasia taldeko txapa eta giltzetakoak egiten aritu dira, Espainikao txapelketara joateko diru laguntzak lortu ahal izateko. Beraz, kaletik hauek saltzen ikusten badituzue, ahal izanez gero eman iezaiozue zuen laguntzatxo txikia.

Gainera, inauteriak ere gerturatzen ari dira eta egun horretarako planik ez badaukazue gaztetxokoan bazkari bat egitea erabaki dugu, beraz, anima zaitezte. 

Eman diezaiogun bizia gure herriari eta gazte txokoari!!!!

IMG-20170212-WA0016 IMG-20170212-WA0010

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude