ABENDUA HASI DA!!

Asteburu hau luzea eta nahiko lasaia izan da. Ohiko ekintzak izan dira nagusi, besteak beste, futbolina, pinpona, mahai jolasak, karaokea, dantza saioak… Oso giro polita izan dugu eta gure arteko harremanak hobetzeko eta sendotzeko aukera izan dugu.
Hortaz gain, Arce raperoaren kontzerturako 8 sarrera banatu genituen. Galdera desberdinak eginez, erantzun zuzenen artean sarrerak zozketatu genituen. Ondo pasa kontzertuan!!
Beraz, abendua giro politarekin hasi dugu!! Oraindik urtea bukatzeko ekintza desberdinak falta dira!! Animatu eta etorri gurekin batera!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude